15 ZARAUTZ Leticiak loredenda dauka Zarauzko Merkatuan, Pagoa izenekoa. 2013. urtean ireki zuen bere txokoa eta geroztik bezeroen konfidantza irabazi du. Ondo ezagutzen du merkatua eta onartzen du pandemia garaian mugimendua pixkat jaitsi zela eta nolabait jendearen erosteko ohiturak aldatu zirela, baina hala eta guztiz ere, Zarauzko Merkatua sasoi onean dagoela dio: «Bizirik dagoela nabarmentzen da. Egia da joera pixkanaka beheruntz dijoala ohiturak aldatzen ari direlako, baina saltzaileek elkartea sortu genuen merkatuari bizitza emateko eta jende gaztea erakartzeko». Erabaki honen ondorioak nabarmentzen ari dira eta oraindik mugimendua mantentzen du egunero. Goizez bakarrik irekitzen du bere loredenda Leticiak eta hori, jada, eragozpena da, «jendeak ez duelako denborarik merkatutik pasatzeko lanean dabilelako», baina berak garaietara moldatu du bere negozioa eta aspaldiko partez hasi zen beste salmenta moduak eskaintzen. «Lorategi txiki bat daukat ere eta hortik loreak ekoizten eta hornitzen ditut. Gainera, etxera eramateko zerbitzua eskaintzen dut ere eta horrek nolabait ezberdintzen nau». Salmenta berritzailearentzako aukerak eskaintzen ditu ere Zarauzko Merkatuak, Letik dion bezala: «WhatsApp-en bitartez egin ditzakete eskariak bezeroek eta etxera eramateko zerbitzuari esker bere etxean bertan jaso dezakete». Letik nabarmentzen du «udalak laguntzen digula eta gure alde dagoela. Merkatu polita daukagu honi esker. Denetako postuak daude, kafetegiak eta gazteak hurbiltzen dira ere». Arrautzak saltzen ditu Zarauzko Merkatuan Joseba Eizaguirrek. Orain dela aste gutxi hartu du postua. Berriatuarra da eta 62 urte ditu, beraz Euskal Herriko merkatu asko ezagutu izan ditu bere bizitzan zehar. Azpeitian izaten da asteartetan eta larunbatetan Zarautzen ireki du. Beraz, esperientziaren ahotsa da berarena: «Merkatu itxia da eta hau abaintaila handia da beste batzuekin alderatuz. Gainera jende asko hurbiltzen da eta oso antolakuntza ona dauka». Esne freskoa saltzen hasi zen merkatuetan baina 2020. urtean oiloak eta txerriak jarri zituen Ikatza Baserrian. Horregatik bere proiektu berria hestekiekin hastea izango da eta etorkizunean bere postuan Belarbide Baserritarren Elkartean, Orduñan, prestatutakoak saltzeko ideia dauka. Ilusioz gainezka hasi da Zarautzen: «Sentsazio onak ditut. Ondo salduko dudala uste dut eta oso harrera ona izan dut. Zaintzen den azoka bat dela ikusten da eta bizirik dirauela nabaria da. Postu asko daude eta oso ondo konplementatzen dira. Baserritarren postuak badaude, harategiak, arraindegiak... Erosketa osoa egin dezakete hemen bezeroek eta oso garrantzitsua da hori». 40 urte daramatza Josebak lehen sektorean eta emozio handiz hartzen du bere lan bizitzaren azken etapa hau. «Emozionatu nintzen merkatutik baietza eman zidatenean eta erretiratu arte hemen egotea espero dut». Bere arrautzak erosteko, larunbatean gerturatu behar zara Ikatza Baserriko postura eta, Josebak espero duenez, aste batzuk barru ziur hestekiak dastatzeko aukera egongo dela ere. Julen Zulaika baratzagintzan aritzen da eta Ametsola Etxalde Ekologikoaren jabea da. Sei urte daramatza honetan eta Euskal Herriko merkatu ugari ezagutzen ditu. Zarauzkoa, berriz, «Euskal Herrian egunero irekitzen duten gutxienetariko bat da eta hori eskertzekoa da, jendea hurbiltzea eragiten baitu». Astean bietan hurbiltzen da Zarauzko Merkatura bere saskiak saltzera, baina hau ez da bere negozio eredu bakarra. «Familia ezberdinak kideak dira eta asteartean eta larunbatean garaiko barazkien saskia jasotzen dute». Julenen kasua belaunaldi berriak lehen sektorearengatik apostua egiten dutelaren adibide argia da. 45 urte ditu eta 39-rekin hasi zen baratzean lanean. Zarauzko udalatik gazteek lehen sektorean lekukoa hartzeaz arduratzen dira ere eta Julenen kasua bultzada horren adibide argia da. Baserritar bezala, «gure lana jendea denboraldiko produktu osasungarri eta freskoak kontsumitzeaz kontzientziatzea da» eta horretan paper nagusia jokatzen du merkatuak. Zarautzen «esan dezakegu merkatura hurbiltzeko ohitura dagoela. Egunero daude baserritarak hor eta gehienbat adineko jendea joaten da erostera, baina nabarmentzen da pixkanaka-pixkanaka guraso gazteak ohitura hartzen ari direla ere». Nahiz eta denbora soberan ez izan, balioan jartzen ari dira belaunaldi berriak merkatuak eskaintzen duena: «Zuzeneko salmenta eta harrera mahai gainean jartzen dugu eta jendea merkatal zentruen alternatiba badagoelaz konturatzen ari da. Eta horrela gure ingurua zaintzen dute». «Merkatua biziªk dagoela nabarmen«en da eta gazteak hurbil«en dira ere» «Oso harrera ona izan dut eta zain«en den azoka bat dela argi dago» «Zuzeneko salmenta eta harreta jar«en dugu mahai gainean» Bizirik dagoen merkatu bat leticia isart Pagoa Loredenda joseba eizaguirre Ikatza Baserria julen zulaika Ametsola Etxalde Ekologikoa
RkJQdWJsaXNoZXIy Mzc0NTQ0