SAN PELAIO JAIAK 3 Sábado 24.06.23 EL DIARIO VASCO JAIAK Polita izan behar du herriak keinu baten bidez bueltatzea zuk harengatik egindako guztia. Eta hori da Josu Txapartegi musikariak sentituko duena Zarautzen bihar 23:45etan. Momentu horretan jasoko du Makila Danborradako ordezkarien eskutik. Zarautz eta zarauztar guztien alde egindako lana eta herrian utzitako aztarna eskertuko diote modu horretan. Berak, umiltasunez, «beste batzuk merezi dutela» dio. Baina jakina da esku ezin hobeetan jarriko dutela Makila zarauztarrek. Eztabaidetan sartu gabe, Josu Txapartegi herriko pertsona handienetariko bat dela esan dezakegu. 76 urte ditu eta bere bizitza musikari eta Zarautzi lotuta dago. Musikaren bitartez herriko saltsa guztietan sartuta ibili da betidanik. Horrela, urtetan zehar ikusi dugu Josu Txapartegi bere eskusoinuarekin, pianoarekin, musika idazten, euskararen aldeko mugimenduak bultzatzen, aldarrikapenetan murgilduta eta gizartearen aurrerapenaren alde lan egiten. Pianoa hasiera bezala Gaztetik aritu da Josu Txapartegi ‘Txapas’ musikan murgilduta. Berak gogoratzen duen moduan, «bederatzi urteko haurra nintzen Xalbador Garmendia apaiza sakramentinoarekin pianoa jotzen ikasi nuenean». Bere lehen musika tresna izan zen pianoa eta «komentua uzterakoan eskolan hasi nintzen umeekin». Hor konturatu zen «pianoa jotzen jakinda kantak egiteko gai nintzela». Eskusoinua ere menperatu zuen urte horietan eta asko dira bere akordeoiarekin edozein ospakizuni musika jartzen gogoratzen dutenak. Bere bizitzan zehar, bai pertsonalki, bai profesionalki, hiru pertsona izan ditu erreferente: Jorge Oteiza eskultorea, Juan Luis Mendizabal ‘Mendi’ artista eta Imanol Urbieta musikaria. Hiruak zendu dira, baina Txapartegiren bihotzean eta izaeran aztarna ederra utzi dute. Beraiekin batera, mundu hobe baten alde bultza egin zuen Txapartegik bere bizitza osoan zehar eta bakoitzarengandik zerbait ikasi zuen. «Oteiza ezagutu nuen bere azken urteetan. Ikastola ondoan bizi zen eta lagunak egin ginen». Eskultoreaz «haurrak nola maite zituen» goraipatzen du. ‘Mendi’ pintorea «pertsona emankorra eta izugarria» bezela gogoratzen du ‘Txapas’-ek. «Marrazketa irakastera etortzen zen ikastolara», oroitzen du musikariak. Baina Txapartegiren «izarra» Imanol Urbieta da. Asko dira ‘Txapas’ Urbietaren jaraunsle bezala ikusten dutenak. Hitz handiak dira horiek Josurentzat: «Nire izarra izan da eta bere ikaskizunak jarraitu ditut. Sekulako eragina izan du nire bizitzan», onartzen du lagunaz harro. Urbietarekin batera ‘Kalera kalera’ abestia idatzi zuen. Bere beste bi lagunek bezala, «herria maite zuen eta haiengandik ikasi nuen zein garrantzitsua den hori». Maitasun horretatik ehunka haur hezi ditu ikastolan ‘Txapas’-ek, musikaria izateaz gain, maisu bikaina izan baita eta denen miresmena lortu du bere ibilbidean. Herriak Makila ematea horren adierazgarri argia da. Kontzientzia soziala Maisu lanak egiten zituen bitartean, talde euskaltzalea eta gizartearekin konprometitua sortu zuen bere lagunekin eta herriko jaiei «kontzientzia politiko eta soziala eman genien». Gogoratzen du nola bere haurtzaro eta nerabezaroan zehar «herriarekiko loturak galdu» zituen komentuan egon zelako. Bueltatzerakoan «Euskal Jaiak tradizioz egiten ziren» eta hor «hasi ginen Euskal Herriaren inguruan kontzientzia hartzen eta kontzientzia hori txertatzen». Bere musikaren eta bere konpromiso sozialaren bitartez eragin handia izan du Zarautzen Josu Txapartegik eta orain, nolabait, Zarautzek bueltatzen dio herriari eskainitako guztia Makila bere eskuetan jarriz. Umiltasunez, beti aritu den bezala, Txapartegik «herri guztiari eskertu» nahi dio errekonozimendua. Ziur berarentzat abestirik politena dela. Herriaren maitasuna da abestirik politena Makila. Josu Txapartegi musikariak jasoko du aurten ikurra bere bizitzan zehar herriari emandako guztiaren aitortza gisa ÁLEX LÓPEZ Josu Txapartegik San Pelaio jaietako Makila jasoko du. L. M. UNCITI Imanol Urbieta, Jorge Oteiza eta Juan Luis Mendizabal ‘Mendi’ izan ditu lagun eta erreferentzia ‘Txapas’-ek
RkJQdWJsaXNoZXIy Mzc0NTQ0