Martes 25.06.22 EL DIARIO VASCO 6 SAN PELAIO JAIAK JAIAK Disfruta de nuestra tortilla de patatas Gozatu gure patatako tortilla Nafarroa Kalea, 68. Zarautz • T. 943 833 169 JAI Zoriontsuak OPA dizkizuegu!! Este verano disfruta de nuestro jardín en la gastroteka veraniega Solamente en julio y agosto y de lunes a viernes en horario de tarde (20:00 a 00:00h) Santa Clara 5 - Zarautz | restauranteotzarreta.com | 943 13 12 43 San Pelaio zoriontsuak opa dizuegu Danborradako ordezkariek ematen duten San Pelaio Makila aurten beraien arteko kide batek jasoko du. Hain zuzen ere, Alkartasuna elkarteko Karmele Alberdiri eskainiko diote, danborradaren antolakuntzan luzez egindako lan gogorra eta bolondresa omendu nahian. 2011-2015 legealdian Zarauzko turismo eta jaietako zinegotzia izan bazen ere, argi dauka gaurko San Pelaio Bezpera «inoiz baino bereziagoa» izango dela. Hainbeste urte pasa dituzu Makila nori eman erabakitzen eta gaur zuk zeuk jasoko duzu. Nola bizi izan duzu prozesua? Batzordeko kidea naizenez, bileretan egon naiz, beraz ez da ezkutuko gauza izan. Proposatzen ziren izenen artean nirea entzuteak ‘apuroa’ ematen zidan. Askotan galdetu izan dut ‘Zergatik nik?’, baina gainontzeko kideak ados zeuden nik egindako lana balioan jarri nahi zutela eta halaxe irudikatu zen bozketetan. Noiz hasi zen zure lotura San Pelaioko Danborradarekin? Zarauzko gehienok gure semealabekin hasi ginen Haur Danborrada bizitzen eta Helduena antolatzen hasi behar zenean, argi zegoen ez genuela nahi Azpeitiako edo Donostiako danborraden kopia bat izan. Gure elkartean 2015ean hasi ginen danborrada sortzeko lanarekin eta ardura hartu nuen. Beti ere betiko arazoa hori izan delako: jendeak partehartzeko gogoa badu, baina antolatzeko aurrerapasoa ematea kostatzen zaio. Nolakoa da antolatze-lana? Normalean Aste Santua pasa bezain pronto hasten dira bilerak. Hartzeko erabaki asko daude, gehienbat kopuruak eta taldeak zehaztu. Etengabe hazi den ekimena izan arren, plazako neurriak berdinak dira eta hor lana dago. Hortaz gain, megafonia, materiala, entseguak, trajeak... Ez da lan makala. Eta lan hori aurrera eramaten dutenen artean, zu. Zergatik hautatu zaituzte? Merezi dudala helarazi didate, ibilbide luzea daramadalako, lanerako beti prest izan naizelako, etengabe gainean eta tiraka egoteagatik... Hori dena aintzat hartu izana eta nerekin gogotatzea Makila jasotzeko ilusio handia egin dit. Ilusioaz gain, zein sentimendu dauzkazu egun handia iritsi denean? Oso ilusionatuta nago, harro, pozik. Baina aldi berean bertigo itzela ematen dit, urduritasuna... Ez dakit nola azaldu. Aurtengo San Pelaio Jaiak bereziak izango direla suposatzen dut, hasiera bai behintzat. Zein da gaurko duzun plana? Plazako momentua izan ezik, beste guztia urtero bezala egingo dut. 19.00ak aldera elkarteko afariko prestaketekin hasi. Betiko menua izango dugu: entsalada, oilasko errea patatekin, postrea eta kafea. Jendearekin elkartu, argazkiak atera, afaldu, dena jaso eta prestatu Danborradari hasiera emateko. Aurten arte danborra jotzen atera izan naiz, baina gaur kooderatzaile lanetan egingo dut ibilbidea. Plazara sartzearen momentu hori eta horren atzetik etorriko dena bai inoiz baino bereziagoa izango dela. Ea urduritasuna kontrolatzeko eta hitzak botatzeko orduan esan nahi dudan guztiarekin asmatzeko gai naizen. Norekin gogoratuko zara hain une berezi horretan? Hor egotea ahalbidetu dutenekin. Alde batetik, Danborradako batzordea eta ordezkatzen dudan Alkartasuna elkartea. Bestetik, emakumeei eskaini nahi dieten saria da, orokorrean oso gutxitan agerian jartzen delako egiten dugun lana. Azkenik, familiari, beti hor daudelako ni aguantatzeko behar den pazientziarekin. Nola bizitzen dituzu San Pelaio Jaiak? Zure ustez zein ekitaldi da aipagarriena? Niretzat San Pelaioetako unerik bereziena eta hunkigarriena gaur gauerdian bizitzen dena da. Danborradarekin plazan sartu, ereserkia abestu, txapela bota... Benetan ziragarria eta polita da hori bizitzea. Hortaz gain, biharko San Pelaio Egunean familia elkartzeko ohitura dugu Merkatu Plazako Kontzertuan, gero bazkaldu... Ea eguraldiak laguntzen duen. «Gauerdia inoiz baino bereziagoa izango da» Karmele Alberdi Alkartasun elkarteko ordezkari eta Danborrada Batzordeko kide, antolatze-lanetan egindako ahalegina omenduko zaio San Pelaio Makila emanez M. GÓMEZ Karmele Alberdi, Alkartasuna elkartean Danborradan erabiliko dituzten jantzia eta txapela prest. UNCITI
RkJQdWJsaXNoZXIy Mzc0NTQ0