Ohi den bezala, udarekin batera urteko egunik berezienak iristen dira Zarautzera. Gainean ditugu San Pelaio Jaiak eta horiekin batera, lau egunez luzatuko den publiko guztientzako pentsaturiko egitaraua. Festaz gozatzeko jarduera interesgarri mordoa dituzte zarauztarrek gaur eta ostirala bitartean. Familia eta lagun artean primeran pasatzeko aukera paregabea! Ekainak 25, asteartea: San Pelaio Bezpera 12.00. Suziriak eta txupinazoa, jaiei hasiera emateko. Udaletxeko balkoian, Alkateak Makila emango dio Haurren Agerraldiko Danbor Nagusiari. Ondoren, erraldoi eta buruhandiekin kalejira, Igandea txarangarekin. 18.30. Iñurritzan, Poteo girotua DJ L. Krokodiloaren eskutik. 18.30. Haurren XLIV. Agerraldia (Haur Kultur Taldeak antolatuta), Igandea, Mauxitxa, Gauerdi eta Pasai txarangek lagunduta. Irteera: Azken Portu, Iñurritza, Vista Alegre eta Itxasmendi auzoetatik. 20.00. Lege Zaharren enparantzan, talde guztiak elkartu eta elkarrekin joko dute. 21.30. Lege Zaharren enparantzan, DJ saioa nerabeentzat: DJ Ismeder. 23.15. Danborrada Herriko elkarteek antolatuta: Carballeira, Alkartasuna, Udaberri, Arrano, Cachi Bachi, Urpekoak, Zurbaran ,Batzokia, Ongi Etorri, Iñurritza, Arkaitz Mendi, Itxasmendi, Kayua eta Galeperra. Ibilbidea: Talde batek Zigordia kaletik abiatuta, San Frantzisko kalea, Herrikobarra, Foruen kalea, Lege Zaharren enparantza, Foruen kalea, Herrikobarra, Santa Marina, Ipar kalea, Orape, Kale Nagusia, San Frantzisko, Zigordia kalea. Beste taldeak Santa Marinatik abiatuta, Herrikobarra, Foruen kalea, Lege Zaharren enparantza, Zigordia kalea, Orape kalea, Kale Nagusia, San Frantzisko kalea, Zigordia kalea. 23.45. Lege Zaharren enparantzan, danborradako ordezkariek San Pelaio Makila emango diote Karmele Alberdiri. 0.00. Lege Zaharren enparantzan, bandera igoera. txupinazoa eta Pelaioren ereserkia, Musika Bandak jota. Ondoren, Lege Zaharren enparantzan, DJ saioa: DJ Ismeder. 0.00. Iñurritzako zelaian, Bandera Igorera eta Txupinazoa. Ondoren, Erromeria, Bide Batez taldearekin. 0.00-3.00. Malekoian, alkohol kontsumoari lotutako arriskuak prebenitzeko eta murrizteko kanpaina Sasoia S.L –ren eskutik (Eusko Jaurlaritzak babestutako ekimena). 0.15-2.00. Musika Plazan, Puntu Morea - Eraso matxistarik gabeko egunak eta gauak. Laguntza edota informazioa behar baduzu, etor zaitez Puntu Morera! 0.15. Musika Plazan, Kresala taldearen emanaldia. Aldi berean, danborrada herriko kaleetan zehar ibiliko da. Ekainak 26, asteazkena: San Pelaio Eguna 9.00. Diana trikitilari eta dultzaineroekin. Aldi berean, Iñurritzan, goiz eresia txistulariekin. 11.00 San Pelaio ermitan, Meza Nagusia. 11.30 Lege Zaharren enparantzan, Erraldoi eta Buruhandien Zarauzko VI. Topaketa, talde hauekin: Bidasoako Erraldoiak, Iruñeko Buztintxuri Erraldoi eta Buruhandien konpartsa, Zarauzko Erraldoi eta Buruhandien Elkartea eta dultzaineroak. 12.00 Topaketan parte hartzen duten erraldoi eta buruhandien kalejira. 12.30 Iñurritzako zelaian, Aurreskua, Iñurritzako gazteek eskainia. 13.00 Merkatu plazako lehen solairuan, Zarauzko Musika Bandaren kontzertua. Egitaraua: - Deva (Pablo Sorozabal) - Liberation Fanfare (André Waignein) - Mar i Bel (Ferrer Ferran) - Flashing Winds (Jan Van der Roost) - Iru Damatxo (E.Garcia) - Os Passaros do Brasil (Kees Vlak) 17.30 Kalejira Musika plazaLeher dadila zarauztarron festa! Egitaraua Herri osoko txokoetara helduko da gustu guztietarako ekintzez betetako programa bizia ÁLEX LÓPEZ Martes 25.06.24 EL DIARIO VASCO 2 SAN PELAIO JAIAK JAIAK Gauerdiko bandera igoerarekin hasiera ofiziala emango dio zaie jaiei. ANTXON ETXEBERRIA Musika nagusi da prestatutako egitarauan. ANTXON ETXEBERRIA
RkJQdWJsaXNoZXIy Mzc0NTQ0