San Pelaio 2025

SAN PELAIO 3 Martes 24.06.25 EL DIARIO VASCO JAIAK Kale Nagusia 37 - Zarautz 943 13 03 73 PINTXOS, RACIONES, MENÚ ¡Llámanos para tu reserva! Egin zure erreserba! 943 372 175 Funtzeskoak dira Euskal Herriko edozein herriko jaian. Beraiek gabe ez dago musikarik. Esnadeiak bere esku daude eta egunero jaietan dauden herrietako biztanleei festetan daudela oroitzen diete. Txistulariak dira eta beti saltsan daude. Ezinbestekoak dira eta horregatik Zarauzko Udalak bi txitulariei egin nahi die omenaldirik bereziena eta beraiek izango dira banderaren igoeraren protagonistak. Jose Inazio Eliasek eta Joxe Miel Gastañaresek, ‘Legazpi’, izango dute ohorea, ia bizitza osoa Zarauzko jaietan eta ospakizunetan murgilduta egon ondoren. Biak hunkituta daude egingo dieten aitortzarekin. Milaka aldiz jo dute elkarrekin eta oraingo honetan ere elkarrekin joango dira San Pelaioetako bandera igotzera. Horrela eskertu nahi die Udaletxeak hainbeste urteetan zehar egindako lana eta beti zarauztarren bizitza alaitzen ibiltzea. Bien bizitzak antzekoak izan dira, biak barnealdeko herrietatik etorriak baitira. Dena den, bihotzez, zarauztarrak dira, bertan igaro baitute bere bizitzaren geihengoa. «12 urte nituela ikasi nuen txistua jotzen, Legazpian, nire etxean», oroitzen du Joxe Miel Gastañaresek. Gero, Zarautzera bizitzera joaterakoan, 1963. urtean, lantegiko batekin hasi zuen txistua jotzen Ondartza taldean. Oraindik gogorarazten du Azken Portuko jaietan jo zuela txistua lehene aldiz Zarautzen, 1963. urteko uztailean. «Hor hasi nintzen eta ordutik txistua jotzen ibili naiz». Ez dauka uzteko asmorik eta omenaldi hau ez da amaiera puntua, jarraipen puntua baizik. Berdin pentsatzen du bere laguna Jose Inaziok. Berak ere bere jaioterrian ikasi zuen txistua jotzen. Kasu honetan, Azpeitian, baina naiz eta azpetiarra izan, inork ez ditu Zarauzko jaiak bera gabe irudikatzen. Herriko edozein ospakizunaren parte aktiboa izan baita beti txistularia. «Beti oso integratuta sentitu naiz Zarautzen eta betidanik ibili naiz txistuarekin». Orain, denen berotasuna jasoko dute omenaldian, herriak maite dituelako hainbeste urte lanean ibili ondoren. Harrobia badago Biek azaltzen dute bere burua txistua jotzen ikusten dutela hemendik urte batzuetara, baina lasai esaten dute etorkizuna ziurtatuta dagoela, «harrobia badagoelako». Ikusten dituzte gazte asko txistua jotzen eta hain euskalduna den soinu horren iraupena ziurtatuta dago. Espero dute hemendik urte askotara orain txistua jotzen ari den gaztetxo horietako bat beraiek jasoko duten omenaldi polita jaso ahal izatea. Beraientzako momenturik hunkigarriena bihar gaueko 23.45etan iritsiko da. Momentu horretan, udalak aitortza egingo die eta ondoren bandera igoko dute. Elkarrekin. Beti bezela. Bizitza osoa Zarauzko kaleak alaitzen Omenaldia Jose Inazio Elias eta Joxe Miel Gastañares ‘Legazpi’ banderaren igoeraren protagonistak izango dira bere bizitza osoa jaietan txistua jotzen ibili ondoren ÁLEX LÓPEZ Jose Inazio Elias eta Joxe Miel Gastañares, ‘Legazpi’, Zarauzko Musika Plazan. UNCITI Pedro Chico recibirá la San Pelaio Makila de las tamborradas Al margen del homenaje que recibirán los dos txistularis al izar la bandera en las fiestas de San Pelaio, otro zarauztarra ilustre recibirá el reconocimiento de sus paisanos. Será Pedro Chico, que ha sido elegido para recibir la San Pelaio Makila que entregan las asociaciones de las tamborradas de adultos. La entrega tendrá lugar poco antes de la izada de la bandera e inicio de las fiestas con el canto del himno de San Pelaio, a medianoche del día 25. Pedro tiene 79 años y lleva 17 participando en la Tamborrada de Adultos. Le hace «mucha ilusión» recibir tal reconocimiento por parte de las asociaciones.

RkJQdWJsaXNoZXIy Mzc0NTQ0