GORA SAN MARTZIAL! Lun - Vie 8:00 - 19:00 h Calle Europa, 2. IRUN - 943 63 21 66 - www.argitrans.com San Martzial egunerako hamar egun besterik geratzen ez diren honetan, prestaketa lanetan murgilduta dago Meaka konpainia berria. Azken uneko xehetasunak (kantineraren merienda, adibidez) kenduta, ondo lotuta dute dena. «Egun seinalatua heltzea besterik ez da falta, eguraldia alde izatea eta egunaz gozatzea». Aurtengoa «oso egun berezia» izango da Meakako kideentzat, Alarde publikoko lerroetara batu den azken konpainia baita. Ane Imaz Fernández eta Nagore Olaskoaga Alsua osatu berri den talde horren parte dira; lehenengoa soldadu moduan eta, bigarrena, kapitain postuan. «Urduritasunarekin, baina poztasuna eta ilusioa» gailenduko direla ziur daude biek. Bereziki San Martzial eguneko irteera espero dute irrika handiz, Ola Sagardotegitik egingo dutena. «Uste dut momentu hunkigarriena izango dela, oiloipurdia jartzen zait pentsatze hutsarekin», dio Imazek. Egunotan entseguetan murgilduta dabiltza. Gaur egingo dute bigarrena, Borda Txiki tabernatik abiatuta, 20.00etan. Lehenengo bietan erdigunera gerturatzea aurreikusita duten arren, azkenekoan (hilak 24) gehienbat auzoan barrena ibiliko dira, Ibarlatik gora. Aurretik ere entsegu orokorrak egin dituzte, geldirik, «giroa berotzeko». Hilaren 30ean «ia 200 pertsona inguru» izatea aurreikusten dute. Naiara Pardo Wöppelman izango da Meaka konpainiako historiako lehenengo kantinera. Bai Olaskoagak eta baita Imazek ere «oso pozik eta ilusionatuta» ikusten dute irundar gaztea. «Oso laMeaka konpainiako kideak, otsailean egindako bazkarian. Alarde parekidean bere tokia izango du Meakak Konpainia berria Urtebeteko epean eratu dute 13. konpainia. «Denon artean» egindako lana izan dela diote. Gaur egingo dute bigarren entsegua, 20.00etan, eta hilaren 24an azkenekoa, auzoan barrena. XABIER DE LA LINDE GARCIA sai dago, inbidia puntu bat ere ematen dit», dio konpainiako kapitainak. Prozesu «erraza» Auzotarren ahotan konpainia sortzeko ideia aspalditik bueltaka bazabilen ere, pasa den uztailean eman zuten behin-betiko pausoa, San Martzialen ostean. Zerrenda batetik abiatuta, talde batek galdetegi bat zabaldu eta 100 pertsonatik gora baieztatu zuen konpainian parte hartzeko nahia. Irailean ospatu zuten lehenengo batzarra, 30 bat lagunekin. Bertan erabaki zuten Alarde parekideko 13. konpainia eratzea, abenduan egindako prentsaurrekoan iragarri zutena. Konpainia sortzeko prozesua «erraza» izan dela diote, lana «denon artean» egin dutelako. Zailena, agian, publikoaren aurrean agertzea izan da. «Ez gaude ohituta jendaurrean hitz egitera», dio Olaskoagak. San Miguel konpainiaren babesa izan dute bide horretan, iaz Alarde parekidean estreinakoz desfilatu zuenak. «Bidea erakutsi eta abiapuntu bat eman digute», onartzen dute. Orain arte, Imaz eta Olaskoaga Ama Xantalenen aritu dira Alarde parekidean desfilatzen, partxea jotzen. Hala ere, haien auzoko konpainian ateratzeko aukera ikusi zutenean, ez zuten bitan pentsatu bertako lantaldearekin bat egiteko. «Oso ongi antolatzen gara, talde aberatsa osatu dugu», dio Imazek. Olaskoagaren kasuan, hasieran ez zuen konpainiako kapitaina izateko asmorik, baina momentu batean «barruko dei bat» sentitu zuen: «Nik beti esan dut Ibarlakoa naizela, oso harro nago. Bada ordua Meakak ere Alarde parekidean bere tokia izateko». Bidea egiten jarraitu Auzotarren artean harrera «positiboa» izan du konpainia berriaren sorrerak. «Ez dugu oztoporik aurkitu, auzo elkartea nahi izan dugunean erabili dugu, adibidez», aipatzen du kapitainak. Dioenez, Meaka herri txiki baten antzekoa da eta «denok ezagutzen dugu elkar. Badakigu iritzi eta sentimendu desberdinak daudela bizilagunen artean». Alardearen auziaz galdetuta,«poliki-poliki» bada ere, azken urteetan aurrerapausoak izan direla diote, eta «bide horretatik jarraitzeko» beharra aipatu dute. Olaskoagak «publikoa eta berdinzalea izango den Alarde bakarrarekin» amesten du, baina gaur gaurkoz egoera hori «utopikoa» dela onartzen du. Imazek ez daki noiz, baina argi du momentu hori iritsiko dela: «Ilusio berezia egiten dit nire alabak auzoan desfilatzea normala dela ikusteak, horrek mugiarazten nau». Nagore Olaskoaga, Meaka konpainiako kapitaina: «Nik beti esan dut Ibarlakoa naizela, oso harro nago» SAN MARCIAL JAIAK 9 Viernes 20.06.25 EL DIARIO VASCO JAIAK
RkJQdWJsaXNoZXIy Mzc0NTQ0