Loinatz Jaiak

Jueves 9.05.24 EL DIARIO VASCO 6 LOINATZ JAIAK JAIAK CC Carrefour · Olaberria T. 943 16 16 00 olaberria@mueblesoyarbide.com Azken bost urteetan euskal pop-aren puntan kokatu da Bulego. 2019an hasi zen talde azkoitiar honen ibilbidea eta egun talde arrakastatsuenetarikoa bilakatu da egindako lanari esker. Xabier Arrieta da taldeko bateria-jolea eta Beasainen jotzeko irrikan daudela adierazi digu. Hitzordua larunbat honetan 00:00etatik aurrera da. Giroa eta musika ona ziurtatuta daude. –Aldatu Aurretik bira azken txanpan sartu da. Zer moduz doa? –Parisen eta Bruselasen hasi ginen eta ederra izan zen harrera. Gero Euskal Herrira etorri ginen eta Donostiako Kursaalean sarrera guztiak agortu ziren, baita Gasteizen eta Baionan ere. Jendearen erantzuna ederra izaten ari da eta asko ari gara gozatzen gira honetaz. Oso momentu politan gaude musikari bezala eta lan talde bezala. –Zer publiko mota aurkitzen duzue Euskal Herritik at? Nolakoa da euskal musika kanpora eramatearen esperientzia? Oso esperientzia ederra da gure mugetatik haratago joatea. Oso gauza interesgarriak topatzen ari gara eta adin guztietako jendea aurkitzen dugu. Pixkanaka harresiak hausten ari gara eta horrela jarraitzeko asmoa daukagu, kristalezko sabaiak puskatuz eta aurrera begiratuz. –Madrilera eramango zaituzte birak, baina aurretik Loinatz jaiekin daukazue hitzordua. Ezberdina da jaietan jotzea? –Beasaingoa aurtengo herriko plazetako kontzertuen lehenengoa izango da. Uda polita daukagu aurretik, baina larunbatekoa emanaldi hauen irteera izango da. Taldea oso gogotsu dago inguru horretan azkenaldian apenas jo ez dugulako. Goierrin beti ‘feedback’ oso ona jasotzen dugu eta horregatik gogotsu gaude. Gainera, areto batetik herriko plaza batera asko aldatzen dira gauzak kontzertu batean. Herriko plaza handiagoa izaten da, irekiagoa eta zure musika inoiz entzun ez duen jendea joaten da ere, beraz nolabait konbentzitu behar duzu zure jarraitzailea izateko. –Emanaldia biraren antzekoa izango da edo herriko plaza batean izateak abestiak aldatzera eramaten zaituzte? –Egiten ari garena baino ‘kañeroagoa’ izango da larunbateko kontertua, jai inguru batean delako, pixka bat ‘festibalero’. –Loinatz Jaiak ezagutzen al dituzu? –Egia esanda, ez naiz inoiz egon Beasaingo jaietan. Baina ibili direnei festa ederra dagoela entzun diet. –Oso azkar iritsi zaizue arrakasta. 2019. urtean hasi zineten eta sekulako egoeran zaudete. Nola jasan duzue? –Askotan hitz egiten dugu gai honi buruz gure artean. Oraindik ez gara kontziente egiten ari garen bideaz. Nola igarotzen dugun? Azken finean Azkoitiako lagun batzuk gara eta dena naturalki eramaten dugu. Egunerokotasunean pertsona normalak gara eta gure jendearekin eta inguruarekin guztiz normalak gara. Baina batez ere lan asko egiten eramaten dugu. Burubelarri gabiltza egunero proiektu honi jaten ematen eta hori da gakoa. Egunero lan egitea. –Noiz eta nola izan zineten zuen arrakastaz kontziente? –Pandemia bukatzen hasi zenean, 2022. urte horretan lehen kontzertuak eman genituen normaltasunez. Hor hasi ginen konturatzen jendea asko mugitzen ari zela eta gure kontzertuetara jende asko hurbiltzen zela. –‘Go!azen’ telesailean Bulegoren abesti asko moldatu dituzte. Horrek ere gaztetxoen artean arrakastatsu bihurtu zaituztete. Nabarmatzen duzue kontzertuetako publikoaren adinean? –‘Go!azen’-en agertzea bultzada garrantzitsua izan da. Adin guztietako jendearengana iristen ari garela konturatzen ari gara. Bulego haur batek entzuten du, baina baita 75 urteko amona batek ere. ‘Go!azen’-ek beste ‘punch’ bat eman zigun gaztetxoengana iristeko. Badago jendea komentatzen diguna telesailari esker ezagutu zuela taldea eta pozgarria da. Eta ospatzekoa da Euskal Telebistatik euskal musikari indarra ematea, denen indarrak behar baitugulako aurrera jarraitzeko. «Egiten ari garena baino ‘kañeroagoa’ izango da kontzertua» Xabier Arrieta Bulego talde arrakastatsua Bideluze Plazan izango da larunbatean eta Beasainen jotzeko «gogotsu» daudela adierazi du bateria-joleak ÁLEX LÓPEZ Bulego taldea eskainitako kontzertu batean. T. Nafarroa Etorbidea, 8 / BEASAIN Kale nagusia, 10. Beasain Tel. 943 16 19 99 R.P.S: 78/19

RkJQdWJsaXNoZXIy Mzc0NTQ0