4 Irudi eta Eredu Alba Menendez, Esther Arrojeria, June Loidi, Maddi Aalla eta Elke Karsten protagonista dira ‘Irudi eta Eredu’ ekimenean. Oso gai interesgarriak jorratu dituzte bideoz argitaratu diren elkarrizketen bidez (QR), besteak beste, lidergoa, formakuntza eta osasun mentalaren inguruan aritu dira super amara Bera Berako jokalariak. Eta bostak maiatzaren 2an Donostiako Aquariumean gai hauen bueltan mintzatu ziren. ‘Irudi eta Eredu’, ‘Kapitanak’, teknifikazioak eta ‘Plazaratu’ dira Koparen inguruan abian jarri diren egitasmoak ESKUBALOIAZ HARATAGO Ánimo chicas, tenéis todo nuestro apoyo Patrocinamos al Bera Bera Kapitanak Gipuzkoako Eskubaloi Federazioak bultzatuta, bost hitzaldi antolatu dira Kapitanak izenburu medio. Bertan izan dira Almudena Cid –autoestima hizpide-, Lola Fernández Ochoa –osasun mentala- eta Nerea Urcola –lidergoa eta komunikazioa- eta maiatzaren 13an, Elisabeth Garciak kirolean prebentzioa eta sexu indarkeria jorratuko ditu. Topaketak super amara Bera Berak lau entrenaldi burutu zituen Gipuzkoan eskubaloia sustatze aldera eta bertako taldeko harrobiarekin hartuemanak izan zituen. Lezo, Bergara, Orio eta Elgoibar aukeratu zituen Gipuzkoako Eskubaloi Federazioak eta bertaratu zirenak ederki asko pasatu zuten, eskubaloiaz jokatzen, ondorengo entrenaldia ikusten eta, nola ez, erreferenteak direnekin argazkiak ateratzen. Gautena Saldutako abonamendu bakoitzeko antolatzaileek euro bat bideratuko dio Gautena elkarteari, Autismoaren espektroko nahastea duten pertsonen senideen elkarteari, alegia. Baina ez hori bakarrik, persona hauek ere Kopa gertutik bizi eta sentitzea delako asmoa, Illunbe barruan zein kanporan, zaratarik gabeko gunean, hain zuzen ere. Plazaratu Duela bi urte bezala, Erreginaren Koparen inguruan, eskubaloia plazetara salto egiteko aukera baliatuz, Gipuzkoako Eskubaloi Federazioak egitarau zabala prestatu zuen. Gaztetxoek (9 eta 14 urte bitartekoek) eskubaloiarekin izango zuten hartuemana Aizarnazabal, Elgoibar, Errenteria, Hondarribia eta Zarautzen. Bertan agertu zirenak gainera, ur botilatxoak eta Kopako pultsera eskuratzeko aukera izan zituzten. QR bideoak
RkJQdWJsaXNoZXIy Mzc0NTQ0