COMERCIOS GuIPUZCOANOS 12 Herriko txikizkako merkataritza sektore ekonomiko soila baino askoz gehiago da eta etorkizuneko erronkei aurre egiteko udalararen eta herritarren babesa ezinbestekoa da Bertako merkataritza babestu nahi du Udalak. Merkataritza, Hondarribiako altxorra Hondarribia herri bizia da. Bere kaleek hori adierazten dute, batez ere orain, udan. Bisitariak bertakoekin nahasten dira eta sekulako giroa dabil hiriko kaleetatik edozein egunean. Herriko biztanleek kale eta plazaz egiten duten erabileran sekulako garrantzia dauka merkataritzak. Etxe ondoan erosteak abantailak eskaintzen ditu eta esperientzia hau erakargarria izateko eta sustatzeko neurriak hartu behar dira. Horretan dabil Hondarribiako Udala, argi baitauka txikizkako merkataritza sustatzea herri kohesiorako estratejikoa dela. Hasteko, udalatik aintzat hartzen dute herriko txikizkako merkataritza altxor bat dela. Hondarribiako altxorra. Sektore ekonomiko soila baino askoz gehiago dela argi daukate agintariek: eginkizun sozial garrantzitsua egiten du; topagunea da; zaintza sare bat osatzen du; eta kaleei bizitza eta segurtasuna ematen die. Merkataritzaren bilakaera Azken urte hauetan herriko merkataritza-ehunak bilakaera garrantzitsua izan duela esan daiteke. Horretan kanpoko baldintza orokorrek daukate eragina, baina baita udalerriaren barne-dinamikek ere. Kontsumo-ohiturak aldatzen doaz eta erosketak egiteko aukerak ugaritu dira. Honek txikizkako merkataritza erronka berrien aurrean jarri du eta hauei aurre egiteko funtzeskoa da Udalaren, herritarren, eta merkatarien arteko elkarlana. Udalatik aspaldiko partez ari dira lanean arlo honetan eta merkataritza eta zerbitzuen biziberritze estrategia martxan da. Diagnostikoa egin ondoren, zenbait ondorio atera zituzten. Alde batetik, tokian erosteko ohiturak gora egin du, hau da, herritarrek geroz eta gehiago erosten dute etxe ondoan. Horrek, herrian aurkitu daiteken eskaintzaren kalitatearekin zerikusi handia du, bezeroek oso ondo baloratzen baitute Hondarribiako saltokietan eskaintzen duten arreta hurbila eta produktu eta zerbitzuen kalitateak. Aldi berean, merkatariek lehiakortasunaren aldeko egindako apostua nabarmena da. Sektorea lehiakorra izateko aurrera-pausoak eman behar direlaz jabetu da eta, esate baterako, digitalizazioaren arloan egindako bilakaera handia izan da. Bestalde, Udalak bultzatutako HAPO (Hiri-antolamenduko plan orokorra) planan jasotzen dira merkataritza biziberritzeko dinamikak, ‘Auzo Bihotzak’ atalean. Honek hirigintzaren ikuspegitik betetzeko hainbat baldintza ezar-tzen ditu. Hala nola, espazio publiko erakargarria eta kalitatezkoa eskaini behar zaiela herritarrei, hauek kaleetan gustora eta eroso sentitu daitezen. Horrekin batera, hurbileko zerbitzuak eskaini behar zaizkie herriko biztanleei beste eremu batzuetara nahi ez diren joan-etorriak saihesteko. Ildo horretan, bizikleten eta oinezkoen arteko lotura sustatzea. Hau da, auzoetako eremu publiko horiek oinezkoentzako eta bizikletaz mugitzen direnentzako sare baten barruan antolatzea. Merkataritzaren erronkak Udaletik egindako hausnarketa honek erronka batzuk ere ezartzen ditu merkataritzarentzat eta herritarrentzat. Horietako lehenengoa kanpoan erosten dutenei herrira erakartzea da, esfortzu ekonomiko hori herrian geratzeko saiakera egin behar baita. Nabarmena da ere kontsumitzaile gazteek ez dutela bertan kontsumitzeko joera errotuta eta hauen erakarpena landu behar da sektorea etorkizunean ez sufritzeko. Bestalde, lokal komertzialak eskuratzeko zailtasunak daude eta egoera honi aurre egin behar zaio. Sendotu behar den beste puntu argi bat mugikortasunarena da. Arlo honetan, hobekuntzak egin behar dira garraio publikoan jendearen mugikortasuna errazteko herrian. Merkataritzan euskaraz Hondarribiko merkataritzaren balio garrantzitsuenetako bat eta asko baloratzen den ezaugarria, bezeroarekiko gertutasuna da. Hondarribia herri euskalduna izanda, harreman hori euskaraz izatea garrantzitsua da. Gure denda edo tabernetan maiz entzuten dugu ‘Jarri betikoa’; konfiantzazko harremana dela adierazten digu esaldi horrek, gertukoa, betikoa, egunerokoa… Honela, euskara egunerokotasunean erabiltzeko hizkuntza izan dadin eta konfiantza sortzeko balio dezan emandako pausuez gain lanketa sakonago bat burututzea aurreikusia dugu merkatariei alor honetan pasusuak ematen laguntzeko. HONDARRIBIAN EROSTEKO OHITURAK GORA EGIN DU ETA HERRITARREK OSO ONDO BALORATZEN DUTE ESKAINTZEN DUTEN ARRETA HURBILA PLAN OROKORRAREN ‘AUZO BIHOTZAK’ ATALEAN JASOTZEN DIRA MERKATARITZAREN BIZIBERRITZERAKO HIRIGINTZATIK AURRERA ERAMAN NAHI DIREN DINAMIKAK HONDARRIBIAKO UDALA Se puede decir que son los mayores de 65 años los que más costumbre tienen de comprar en el comercio local. Llevan toda la vida haciéndolo y, de alguna manera, les ha quedado algo más lejos el auge del comercio online. Se siguen manteniendo fieles a los hábitos adquiridos durante toda la vida y son, en gran parte, sustento del pequeño comercio. Uno de los objetivos del plan del Ayuntamiento de Hondarribia es que se transmitan esas costumbres adquiridas a las nuevas generaciones para que estas puedan seguir alimentando el pequeño comercio. Es, sin duda, la manera más eficaz de que estos establecimientos sigan dando vida a las calles de la localidad hondarribiarra. La importancia de transmitir las costumbres
RkJQdWJsaXNoZXIy Mzc0NTQ0