BEASAIN-JAIAK

aseplan.es aseplan@aseplan.es 943 086 420 JOSÉ MIGUEL ITURRIOTZ, Z/G • DULCE Mª LOINAZ, 3 - BEASAIN PYMES AUTÓNOMOS COMERCIOS ASESORIA DE EMPRESA HERENCIAS IMPAGADOS DESPIDOS SERVICIOS JURÍDICOS COMUNIDADES ALQUILERES INMOBILIARIA ADMINISTRACIÓN DE FINCAS 98 urteurrena aniversario 17 urte besterik ez dauzka June Aiestaran beasaindarrak, baina Loinatz Jaietako bertso-saioaren kartelean agertzen da Andoni Egaña, Amets Arzallus eta Nerea Elustondoren gisako bertsolariekin batera. Bigarren urtez jarraian irabazi du Gipuzkoako Eskolarteko Bertsolaritza Txapelketa eta etorkizun handiko bertsolaria dirudi. Loinatz Jaietan bertsotan aritzea «berezia» izango da berarentzat eta ondorengo elkarrizketan azaltzen digu zer nolako sentimenduak dituen barnean saioan parte hartu baino lehen. Hitzordua maiatzaren 23an, asteartearekin, izango da, 19.00etan. Nola hasi zinen bertsotan? Nahi gabe hasi nintzen bertsotan. Nire aita beti izan da oso bertsozalea eta beti egon naiz bertsolaritzatik gertu. Nire ahizpa zaharra ere bertsotan aritzen zen eta bera ikusiz hasi nintzen berarekin bertsotan etxean, eta handik bertso-eskolara. Zein adinekin hasi zinen bertsoeskolan? DBH1en. Seigarren mailan bertsolaritza jasotzen genuen ikastolan eta horri esker gehiago bertsozaletu nintzen. Askotan aritu zara bertsotan Beasainen, baina pentsatzen dut jaietan egitea berezia izango dela… Bai. Jaietako bertso-saioa oso potentea da gainera. Bertsokideak oso potenteak dira eta orain arte egin ditudan saioetatik garrantzitsuenetariko bat izango da. Andoni Egaña, Amets Arzallus edo Nerea Elustondorekin parte-hartzeak ere berezia izan behar du, ezta? Noski. Txikitatik entzun izan ditudan bertsolariak dira eta oso berezia da beraien ondoan kantatzea. Zerbait berezia daukazu buruan jaiak direla eta? Bereziki ez. Gozatu nahi dut eta ez dut ezer berezirik pentsatu. Nolakoak dira Loinatz Jaiak zuretzat? Betidanik asko gozatu ditut jaiak. Asko gustatzen zaizkit. Lehenengo eguna bereziena da niretzat, Mariren Jaitsiera egiten delako eta suaren inguruan dantzatzea gehien gustatzen zaidan gauza delako. Horretaz aparte ez dut beste urteroko tradizio berezirik. Aurten pregoia prestatzeaz arduratu zara. Zer adierazi nahiko duzu pregoiaren bitartez? Bidalita dago eta niretzat oso garrantzitsua izan da hura prestatzea, jaiei hasiera ematen dielako. Bertan mezu aldarrikatzaileak emango ditut: jaiak berdintasunez eta errespetuz bizitzeko mezua bidaliko dut. Nola imajinatzen duzu zure etorkizuna bertsolaritzan? Egia esanda ez dut horren inguruan asko pentsatzen. Horrela jarraitu nahiko nuke, aurrerapausoak ematen. Baina ez dut helburu handirik jarri nahi. Pixkanaka aurrera egitearekin konforme egongo naiz. Disfrutatzeko hartzen ditut bertsoak momentuz eta horrela jarraitu nahi dut. «Berezia izango da jaietako saioan aritzea» June Aiestaran 17 urte besterik ez ditu bertsolari beasaindarrak eta Amets Arzallusekin, Andoni Egañarekin eta Nerea Elustondorekin batera osatuko du bertso-saioa ÁLEX LÓPEZ June Aiestaran bertso-saio batean kantatzen. «Bertsolaritzaren inguruan interes handia dagoela esango nuke» Juneren kasuak argi eta garbi adierazten du sasoian dagoela bertso-harrobia Gipuzkoan. Bera bezalako gazte asko aritzen dira bertsotan eta bertsoen inguruan dagoen zaletasuna nabarmentzen du mikrofonoaren aurrean jartzen den bakoitzean. Baina baita bertso-eskoletatik pasatzen denean ere: «Bertsolaritzaren inguruan interes handia dagoela esango nuke», azaltzen du bertsolari gazteak. Bere ustez «bertso-eskola dezente daude Gipuzkoan eta Goierrin bertan ere zenbait talde daude. Horrek guztiak interes handia dagoela nabarmentzen du». Bertsolaritza, beraz, osasuntsu dago Gipuzkoan. Viernes 19.05.23 EL DIARIO VASCO 6 LOINATZ JAIAK JAIAK

RkJQdWJsaXNoZXIy Mzc0NTQ0