Esan dezakegu bera dela Loinatz Jaietako erregina. Mariri buruz hitz egiten ari gara. Murumendin bizi da eta urtero jaisten da herrira Loinatz Jaiei hasiera emateko. Gaur 22:30etan jendetza bilduko da Beasaingo San Martin plazan suaren inguruan eta bertan agertuko da Mari. Arrano Elkarteak antolatzen du ekimena eta 1986. urtean lehenengo aldiz jaitsi zenetik, beasaindarrek gehien maite duten pertsonaia bihurtu da. Arrano Elkarteko norbait sartzen da Mariren paperean urtero. Baina pertsona horren nortasunak ez du axola. Loinatz Jaiak hasten direnean Mari bihurtzen da. Eta Marirekin hitz egiteko aukera izan du El Diario Vascok. «Mari izatea ikaragarria da», aitortzen du. «Balkoira ateratzeak eta ‘Gabon beasaindarrak’ botatzeak sentimenduz betetzen zaitu». Balkoitik urtero ikusten duen irudia hunkigarria da: «Kea, sua, txalaparta, giroa... Momentu horretan Mari bihurtzen naiz eta nire benetazko identitatea alde batera uzten dut. Guztiz murgiltzen naiz akelarrean eta bizitzen dudan guztia zoragarria da». 1986. urtean egin zen lehenengo aldiz Mariren Jaitsiera eta ekitaldiaren dimentsioa urtero handituz joan da. Gaur egun jendetza biltzen da San Martin Plazan: «Dimentsio ikaragarria hartu du. Urtez urte jende gehiago dator eta muntaia ikaragarria da». Giroa, nola ez, ezin hobea: trikitixak, Loinatz abesbatza, dan- tzariak... Festa paregabea sortzen da Mari agurtzeko. «Beasaindarrek asko maite dute Mari. Oso paganoak dira eta Mari euren jainkosa bihurtu da», dio. Pregoia botatzen du Pregoia botatzea da Mariren arduretako bat. Testua herriko idazle edo bertsolariren batek idazten du eta Marik ahotsa jartzen dio. Horretarako, entseguren bat behar du, batez ere pregoia ikasteko eta gero akatsik gabe botatzeko beasaindarren aurrean. Aurten June Aiestaran bertsolari gazteak idatzi du pregoia eta Marik ondo ikasita dauka gaur gauean dena behar bezala atera dadin. Mariren papera egingo duenak esperientzia handia dauka, askotan egon baita beasaindarren aurrean gau berezi honetan. «Lehen, pertsona bat aukeratzen zen, baina azken urteetan nire lana edo Arrano Elkarteko beste lagun baten lana izan da Mariren papera egitea». Bata edo bestea «pertsonaiari indarra ematen» saiatzen dira eta emaitza ezin hobea da, Mari Loinatz Jaietako pertsonaia famatuena bilakatu baita. Ez du ahazten lehen aldiz atera zen gaua: «Ikaragarria izan zen. Ateratzea eta sorgin txiki guztiak niri begira ikustea izugarria izan zen. Ez dut sekula ahaztuko». Gaurko gauaren protagonista nagusia izango da Mari, baina bere momentu handia bizi ondoren, zer egiten du? «Arrano Elkarteak afari bat antolatzen du beti Jaitsieraren ostean. Ezin naiz urtero joan, baina gaur gauean bai, eta parranda txiki bat egiteko aukera ere izango dut». Ez da gutxiagorako, Arrano Elkarteak 40 urte betetzen baititu aurten. Viernes 19.05.23 EL DIARIO VASCO 4 LOINATZ JAIAK JAIAK Murumenditik dator festaren ‘erregina’ Mari Bere jaitsierarekin emango zaie hasiera Loinatz Jaiei eta ekimen hori nola bizitzen duen azaltzen digu beasaindarrek hainbeste maite duten pertsonaiak ÁLEX LÓPEZ Mari erretzen saiatzen dira, baina urtero bizi-bizirik udaletxeko balkoian agertzen da beasaindarrak agurtzeko. «Mari izatea ikaragarria da. Balkoira ateratzeak eta ‘Gabon beasaindarrak’ botatzeak sentimentuz betetzen zaitu»
RkJQdWJsaXNoZXIy Mzc0NTQ0