Loinatz Jaiak

JOSÉ MIGUEL ITURRIOTZ, Z/G • 943 086 420 • DULCE Mª LOINAZ, 3 • T. 943 887129 • BEASAIN PYMES AUTÓNOMOS COMERCIOS ASESORIA DE EMPRESA HERENCIAS IMPAGADOS DESPIDOS SERVICIOS JURÍDICOS COMUNIDADES ALQUILERES INMOBILIARIA ADMINISTRACIÓN DE FINCAS JAIAK EL DIARIO VASCO Jueves 29.05.25 Luis Angel Argotek egin du jaietako kartela; Nahia Altuna Gonzalezek haurren lehiaketa irabazi du Aurtengo Loinatz Jaiak iragarriko dituen kartel irabazlearen egilea Luis Angel Argote artista gasteiztarra izan da. Nagusien lehiaketan gailendu den lan honetan jaien ikurra den Mariren jaitsiera nabermentzen da eta berarekin batera, sorginak dantzan, txistulariak, buruhandiak eta Beasaingo udaletxea ageri dira. Epaimahaiak sei diseinu aukeratu zituen lehiaketaren bigarren fasera pasatzeko honako irizpideak jarraituz: Loinatz Jaiekin edota Beasaingo jaietako ohiturekin lotura izatea, jaiak iragartzearen helburua betetzea, sormena, teknika eta ideia berriak izatea. Prozesuko bigarren fasean herritarrek izan dute hitza eta euren bozkekin Argoteren lana hautatu dute irabazletzat. Haurren mailako lehiaketan, berriz, Nahia Altuna Gonzalez nagusitu da. Alkartasuna Lizeoko LH 5 taldeko ikasle honen lana ere ikusgarri dago egitarauaren barneko orrialdeetan.

RkJQdWJsaXNoZXIy Mzc0NTQ0